XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A horizontea Sin.: Horizonte elubiala. Lurzoruaren azaleko geruza, gai organikotan eta landareentzako mantenugaitan aberatsa.

Abantaila hautakorra Organismo bati, bizirik irauteko eta ugaltzeko abagadunea ematen dion edozein ezaugarri.

Abariztia Abaritz (Quercus coccifera) deituriko zuhaitzen hariztia.

Abariztia. Bada eztabaidarik ea abariztiak landaredi klimazikoak diren ala artearen atzerakada-seriea soilik.

Abaritza (Quercus coccifera) gaur egun mendi-hegal eguterenetan eta kiskalietan bizi da.

Gauza jakina da populazio hauek artadiaren suntsipenaren ondorio direla sarritan, eta artadirantz joko luketela abariztiok giza eragin zuzenagatik edo honen aziendagatik izango ez balitz.

Baina lurzoru elkor eta errakitikoetan landaredi klimaziko edo iraunkor gerta daiteke, ez bait da beste formaziorik abariztiek bezala halako elkortasuna eta lehortasuna jasango lukeenik.

Abaritzak sasi itxia eratzen du, hiru metrorainoko altuerara iristen bada ere.

Sastrakadi honetan agertu ohi da zuhaitzen bat noizbehinka, intzentsu-sabina dela, edo legeltxorra.

Basamortu edo estepa itxura duen paisaje honetan Aleppo pinua ere agertzen da, pinu hau ere kolonizatzaile aparta bait da.

Beste zuhaiska batzuk ere agertu ohi dira elkarrekin nahasian: sabina feniziarra, erromeroa, ena (Rhamnus lycioides) eta elorri-triska.

Belarkien artean Brachypodium ramosum, Carex humilis eta Carex hallerana (...) eta Globularia alypum.

Faunan gradazio bat aurkitzen da abarizti zarratutik abaritzik gabeko erromerodien bitartean, izan ere, zenbat eta landare-estaldura irekiagoa egon eta belarki gehiago agertu, orduan eta animali eraniztasun edo dibertsitate handiagoa agertzen bait da.

Fauna, beraz, sasidi hauetara moldaturik aurkituko dugu, batetik, eta, bestetik, ingurune ireki eta biluzira.

Udako bero itzel hori ere mugatzaile izango da askorentzat; normaltzat jo daiteke, bada, anfibiorik ez topatzea eta narrastiak ez uste hainbat: sugandila iberiarra (txaradietakoa eta espartzudietakoa) gardatxoa, dragoitxoak, Montpellierko sugea eta eskailera-sugea.

Hegaztietan ere batzuk espazio irekietara moldatuak dira: basoilo handi eta txikia, atalarra (Burhinus oedicnemus), ganga azpizuria eta azpibeltza, eperra, hegatxabalak, txoriandrea eta kalandria; sasian bizitzera besteak: pitxartxarra (Saxicola sp.), etze-txinboa, mendi-berdantza eta txinbo papargorria.

Untxia eta azeria tipikoak dira ugaztun larrien artean eta satitsua, basasagua eta soro-muxarra ugaztun xeheetan.

Abeltaldea Hal.: - taldea. Ugaztun belarjale handiskoen multzoa.

Normalean, etxekotuak izaten dira eta batera larratzen.